Hirigintza-zinegotzia ikastolan

Nekane Arzallus, Donostiako Hirigintza Jasangarriko zinegotziaren bisita izan dugu ikastolan.

Lehen Hezkuntzako 1. mailako bi ikaslek espaloi jasangarriaren inguruko aurkezpentxoa egin diote. Jarraian DBH 2. mailako bi ikaslek elkarrizketa laburra egin diote. Proiektu zoragarria eta berritzailea iruditu zaio.

Aurkezpena eta elkarrizketa bideo honetan ikus ditzakezue.