24. promozioaren agurra

argazkia 24. promozioaren agurra

Ekainaren 28an ikastolako Batxilergoko 24. promozioaren agur-ekitaldia ospatu zen. Orona Fundazioko entzutegian egin zen ekitaldian ikasle ohiei opariak banatu, beraiek prestatutako bideoa ikusi, promozioko ikasleak diren Unai Arrietak eta Laura Marijuanek ikastolan izan duten esperientziaz mintzatu eta Oronako arduradunek ere hitz batzuk zuzendu zizkieten promoziokideei. Ekitaldia taldeko argazkia eta hamaiketakoarekin bukatu zen.

Esteka honetan argazki-albuma ikus dezakezu.

Bideoa hemen ikus daiteke.

Ikastolako promozio guztien argazkiak album honetan daude.