Lehen Hezkuntzan hazia ereiten
Gure ikastola bizitzeko eta hazteko aukera anitzak eskaintzen dituen espazioa izatea dugu helburu; euskaratik eta euskaraz, gure kulturari lotuta baina mundura irekiak izateko prest.
Lehen Hezkuntzan, pertsonaren garapen integrala dugu helburu. Haur bakoitzaren berezitasunak eta indarguneak balioan jarriz, aniztasuna aberastasun gisa ulertzen dugu. Konfiantza, motibazioa eta elkar zaintza eta elkarbizitza dira gure eguneroko lanaren oinarriak.
“Ikastolan, haurrek elkarrekin ikasi eta elkarrekin hazi egiten dute. Horrela, gaurko ikasleak biharko herritar aktibo eta konprometitu bihurtzeko bidean jartzen ditugu.”
Pertsona eredua
Gure i
kasleengan hazia ereiten dugu:
- euskaldunak eta irekiak
- barne sendotasuna dutenak
- kooperatiboak
- analitiko kritikoak eta sortzaileak
Ezaugarri horiek ez dira egun batean lortzen, baina Haur Hezkuntzan hasitako bidea eraikitzen jarraitzen dugu.
Aniztasunaren trataera
Axular Lizeoan aniztasuna modu inklusiboan tratatzeko konpromezua dugu, eta horretarako gure estrategia nagusia IDU ikuspegia da (Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala). Horrela, ikasle bakoitzari bere erritmoan eta bere beharretatik abiatuta erantzuteko aukera eskaintzen dugu.
Hau honela, honako testuingurua eskaintzen zaio ikasleari ikastolan:
- Tutoretza pertsonalizatua.
- Komunikazioa eta arrazoiketa bultzatzen dituzten metodologia aktiboak eta inklusiboak.
- Pentsamendu kritikoa eta sortzailea sustatzen duten metodologiak.
- Pentsamendu sortzailea sustatzen dute.
- Lan talde kooperatiboak. Vic-eko unibertsitateak diseinatutako IKKI programa baliatuz; Ikasteko Kooperatu-Kooperatzen Ikasi. Ataza mota bakoitzean, momentuko ikasle-beharrei erantzuteko taldekatze mota ezberdinak egiten dira; batzuetan talde heterogeneoak eta beste batzuetan talde homogeneoak sortuz.
- Ebaluazio Hezigarria ardatz, autoebaluazioa eta koebaluazioa sustatzen dira heteroebaluazioarekin batera.
“Ikasleen indarguneak oinarri hartuta, ahuleziak ezagutuz, bakoitzaren erronka mailara egokituz, haur bakoitzak bere ahalmenak askatasunez garatu ditzan dugu helburu.”