Aurten ere Eusko Jaurlaritzak Axular Lizeoari STEAM Euskadi ziurtagiria eman dio. Ziurtagiri horrek STEAM estrategiara bideratutako helburuak aitortzen ditu. STEAM siglek ingelesez Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika adierazten dute.
Berritzeguneetako, Tknikako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutako STEAM Euskadi Sarien 2. edizioko talde ebaluatzaileak 137 hautagai-zerrenda baloratu ditu, memorietan eskatzen ziren irizpideen arabera. Prozesua amaitu ondoren, Axular Lizeoaren ekimenak aurten berriro STEAM Euskadi ZIGILUA lortzeko baldintzak gainditzea lortu duela jakin dugu.
Zalantzarik gabe, gure hezkuntza-komunitatearentzako berri ona da, zientzia, teknologia eta sormen artistikoaren eremuetan lanean jarraitzera animatzen gaituena.