Hezkuntza

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri

Haur Hezkuntza. Metodologia

Erabilitako metodologia esperientzia, ekintza eta konfiantzazko eta maitasunezko giroan murgildutako jokoetan oinarritzen da. Horrela, haurra maitatua eta seguru sentitzen da.

Hezkuntz edukiak arloetan antolatuta daudenez, ekintza orokor eta globalizatuak burutzen dira, haurrarengan interesa sortu eta esanguratsuak direnak. Ikasketaren oinarri eta hizkuntz ezaugarrienak ahozko, ikus grafiko, plastiko eta erabilgarriak dira. Komunikaziozko harremanak talde handian eta txikian, lan autonomo eta taldeko lanetan gertatzen dira. Laburbilduz, metodo esperimentala gehien erabiltzen dena da, beste guztiak baztertu gabe.