Axular Lizeoa Ukraniarekin bat

Axular Lizeoa Ukraniarekin bat

Pasa den ikasturtean antolatutako Bingo Solidarioan bildutako 5507,41€ak Chernobil Elkartearen esku daude dagoeneko. Anixe Hernandez ikasleak, bingo solidarioaren irabazlea izan zenak, bildutako dirua elkartearen ordezkariari eman dio.

Chernobil Elkarteak gure jarrera asko eskertu du eta ekarpena poz handiz hartu du, jasotako dirua Ukraniara elikagai, sendagai eta premiazko hainbat produktu bidaltzeko erabiliko baita.

Eskerrik asko prozesu honetan parte hartu duzuen ikasle, senide, irakasle eta ikastolako langile guztioi.

Haria ez dadila eten!