COVIDari buruzko zirkularra

COVIDari buruzko zirkularra

Azken asteotan COVIDaren inguruko egoera nahikotxo nahastu da.  Positibo kasu asko daudenez, hiruhileko berri honi segurtasunez erantzuteko babes-neurriak zorroztea ezinbestekoa dugu.

Eusko Jaurlaritzak bidali digun protokoloa jarraituz, funtsean kontaktuak mugatu eta espazioak aireztatzen jarraitu beharko dugu. Horrek barne antolaketa aldetik hainbat doikuntza egitera behartzen gaitu eremu eta arlo estruktural batzuk berrantolatuz.

ESKOLA JARDUERAren aurrean gogoratu beharrekoak
    1. Birusarekin bateragarriak diren sintomak izanez gero, ikaslea ezingo da ikastolara etorri.
    2. Tutoreak eta ikasle-taldeak bizikidetza-talde egonkorra osatzen dute.  Beraz, oraingoz gela bateko ikasleak ez dira bestelako taldeekin nahastuko.
    3. Musukoaren erabilpena nahitaezkoa izango da protokolo orokorrak zehazten dituen adin eta egoeretan.
    4. Ikasle bakoitzak musukoa etxetik ekarri eta ordezko bat motxilan izan beharko du.
    5. Birusarengatik etxeratutako ikasleei, adin eta ikastolaren barne-planaren arabera, erantzun telematikoa emango zaie beraien eskola-jarduerarekin ahalik eta normaltasun handienaz jarrai dezaten. Familia eta tutoreen arteko komunikazioa bermatzea ezinbestekotzat jotzen dugu prozesu hau modu eraginkorrean aurrera eramatearren.

COVID kasu susmagarri edo positiboen aurrean jarraitu beharreko urratsak (Osakidetza)
   1. COVID-19rekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsonak, ikasle, irakasle edo bestelako langileak izanda ere, ez dira ikastolara etorriko, ezta COVID-19ren diagnostikoagatik isolatuta edo etxeko berrogeialdian daudenak ere.
   2. Kasu horietan Osasun Sailaren webguneko inprimaki hau etxean bete beharko da eta,  ondoren,  hitzordua jaso SMS bidez, isolamendu-jarraibideekin batera.
   3. Baliabide telematikoak erabili ezin dituzten familiek soilik osasun-zentrora deituko dute susmoaren berri emateko eta PDIA bat eskatzeko.
   4. Aldi berean, familia ikastolarekin kontaktuan jarri beharko da barne protokoloa martxan jartzeko.
   5. Orain arte egin dugun bezala, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidea edota  idazkaritzako 943316066 telefonoa erabil daiteke ikasleen positibo kasuak komunikatu edota edozein zalantza argitzeko.

Axular Lizeoak klase presentzialen aldeko apustu irmoa egiten du, hezkuntza-maila guztietan, ikasle guztientzako hezkuntza integrala eta kalitate gorenekoa bermatu nahian.

Oraingoan ere erronkari behar den moduan aurre egiteko taldeko lana ezinbestekoa izango dugu.

Eskerrik asko eta urte berri on.

Zuzendaritza Taldea