EGA eta HABE azterketak prestatzeko ikastaroak

EGA agiriaren irudia

Ikastolak, datorren ikasturtean, C1 mailako euskara azterketak (EGA eta HABE) prestatzeko ikastaroa eskainiko die ikasleei, Ikastolan bertan eta astean behin.

Ikastaro honetan EGAko hainbat alderdi landuko dira, besteak beste, azterketaren prozedura, mekanika, eta arreta berezia eskatzen duten atalak, ikastolan lantzen denaren osagarri gisa eta irakasleekin koordinatuz.

Ikastolako arduradunekin bilerak burutuko dira, ikaslearen jarraipenaren berri emateko. Gainera, ikastolako azterketa garaian, ikastaroa eten egingo da, ikasleak arreta osoa ikastolako azterketetan jar dezan.

C1 mailako azterketa gaindituz gero, HABEren dirulaguntza eskuratzeko aukera izango du ikasleak.

Ikastaro hauek, asteazkenero, ikastolako instalakuntzetan emango dira 15:15-17:15 bitartean.

Aurre matrikula egiteko, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. –era idatzi, idazkaritza bertatik pasa edota 943316066 telefonora deituz egin beharko da.

Taldeak adostu ondoren, mezu pertsonalizatu baten bitartez matrikulazio ofiziala nola egin azalduko da.

EGA – HABEren C1 maila ikastaroa

  • Gutxienez, 16 urte edukitzea
  • Izena emateko epea: maiatzaren 24tik ekainaren 16 arte
  • Iraupena: urritik maiatzera, (2 ordu astean behin + on line - Moodle zerbitzua)
  • Ikastaro osoko matrikula: 143 €