Elikadura osasuntsua Guraso Eskolan eta GBC-ren bisita

Elikadura osasuntsua Guraso Eskolan eta GBC-ren bisita

Elikadura, kirola eta ohitura osasuntsuak izango dira nagusi datorren astean Axular Lizeoan.

Asteazkenean, otsailak 28, ikastolako Guraso Eskolaren baitan, Ausolaneko nutrizionista eta kalitate taldeak bizimodu osasuntsua izatearen garrantziari buruzko hitzaldia eskainiko du. Hitzaldi hau ikastolako gurasoei zuzenduta dago eta bertan elikadura osasuntsua izateko aholkuak emango dira. Hitzaldia ikastolako Areto Nagusian izango da, arratsaldeko 16:45ean eta ordubete inguruko iraupena izango du.

Tailerrean parte hartu nahi baduzu bete inprimaki hau, mesedez.

Bestalde, otsailaren 29an, ostegunean, GBC saskibaloiko taldeko kideen bisita izango dugu. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako gure ikasleekin jangelan bazkalduko dute eta kirolak eta elikadura osasuntsuak gure garapenean duten garrantziaz hitz egingo dute.

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu Ausolan eta GBCri egingo duten ekarpenagatik.