Elikagai-bilketa kanpainia arrakastatsua

Elikagai-bilketa kanpainia arrakastatsua

Maiatzean burututako elikagai-kanpainari amaiera eman diogu. DBH4ko ikasleak Oiartzungo Ugaldetxoko Zuaznabar industria parkean kokatuta dagoen elikagai bankura gerturatu dira Xabier Larretxea eta Xabier Insausti irakasleekin batera. Ikastolan bildutako janari eta beste produktuak bertara eraman dituzte. Elikagai bankuko boluntarioen eskutik, instalazioak eta horien funtzionamendua zuzenean ezagutzeko aukera izan dute. Aldi berean eramandako produktu guztiak sailkatu dituzte ondorengo banaketa errazteko.

Ikastolatik eskerrak eman nahi dizkiogu lan onuragarri honetan parte hartzen duten boluntarioei eta kanpainan parte hartu duzuen familia guztiei. Aste osoan zehar janaria biltzen egon ondoren, egoera larrian dauden familiei laguntza emateko helburua lortu genuen denon artean. Aurtengo kanpainari esker 1.542 kg produktu bildu dira.

Eskerrik asko guztioi!