Eusfera ekimenaren berri ematera gatoz!
Zer da Eusfera?
Gure haurren ingurunea euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da eta 0 eta 12 urte bitarteko gurasoentzat ( euskaraz jakin ala ez ) zuzenduta dago.
Ekimen honen helburua, haur eta gazteen eguneroko atmosferan euskararen presentzia handitzea da, familiei baliabideak, tresnak eta elkargune egokiak eskainiz.
Esteka honetan ekimen honen informazio osoa topatuko duzu eta dokumentu honetan esku orria aurkituko duzu.
Anima zaitez eta parte hartu!