Garaiz zaude oraindik, sartu www.euskaraldia.eus webgunean eta aukeratu zure Rola! Ahobizi ala Belarriprest... zer izango zara zu? Ostegun eta ostiralean ere, urriak 4 eta 5, 17:00-18:00 bitartean ikastolako atarian Axular Lizeoko Kultur Taldeko gazteak prest egongo dira izena ematen laguntzeko.
Esteka honetan Euskaraldiaren sustatzaileak zein diren ikus dezakezu.
Horrez gain, astearte eta ostegunetan 15:15-16:45 bitartean euskara ikastolan bertan ikasteko guraso-taldea aurrera ateratzen saiatuko gara. Gogoz bazaude, hementxe hurrengo egitekoa!
Egin klik www.urrats.eus/probak.html helbidean, bete mailaketa proba urriaren 20ra baino lehen eta Urrats euskaltegiko gure lankideak jarriko dira zurekin harremanetan. Datuak betetzerakoan Enpresa/Ikastetxea/Erakundea atalean Axular idatzi, mesedez.
Anima zaitez horietako batean parte hartzen! Zergatik ez bietan?