Donostiako Udalak antolatutako "Familiarekin jolasean" programaren barruan urria, azaroa eta abenduko larunbatetan Aiete Haurtxokoan egingo diren jardueren informazioa esteka honetan helarazten dizuegu: tailerrak, jolasak, ekintza bereziak, etab.
Programa honen bitartez 5 eta 11 urte (HH5-LH5) bitarteko haurrek, gurasoek eta senideek ( 5 urte arteko anai-arrebak barne) elkarrekin jolastu ahal izango dute haurtxokoan, 17:00etatik 18:15era.
Anima zaitezte!