Gipuzkoako ikastetxe iraunkorren on-line topaketa

Gipuzkoako ikastetxe iraunkorren on-line topaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak on-line egingo den topaketa bat antolatu du, Ingurumen Hezkuntzaren Mundu Egunean.

Topaketa honetan ikasleak izango dira protagonistak eta zuzenean azalduko dizkigute beren ikastetxeetan egindako hobekuntzak eta horiei esker lortutako helburuak. Esperientziak eta praktika onak trukatzeko saioa izango da eta iraunkortasunaren alde lanean ari diren ikastetxeen sarea osatzen hasteko aukera bat ere bai.

Saioa bideokonferentziaz zuzenean jarrai daiteke urtarrilaren 26ean, asteazkena, 11:00etatik 12:15era arte. Horretarako, 943112948 telefonoan izena eman behar da.

Informazio gehiago dokumentu honetan aurkituko duzu.