Guraso Eskolako saioak: digitalizazio prozesua Axular Lizeoan eta sexu-heziketa programa

Guraso Eskolako saioak: digitalizazio prozesua Axular Lizeoan eta sexu-heziketa programa

Hezkuntza komunitate gisa, badakigu haur eta nerabeen garapena ez dela soilik eskolan gertatzen denaren emaitza. Haien ongizate emozionala, autonomia, harreman osasuntsuak, ikasteko motibazioa eta balioak eraikitzeko prozesua familiaren eta ikastolaren arteko elkarlanetik elikatzen dira. Horregatik, uste dugu hezkuntza integrala lortzeko ezinbestekoa dela familiek eta hezitzaileek hausnarketarako, ikaskuntzarako eta esperientziak partekatzeko gune komunak izatea.

Helburu horrekin, lehen hiruhileko honetan zehar Guraso Eskolaren saio berriak antolatu ditugu. Topaketa hauek familiei eguneroko heziketa-lanean laguntzeko tresnak, orientabideak eta baliabideak eskaintzea dute helburu, gaur egungo haur eta nerabeek dituzten erronka eta beharrei erantzuteko. Aldi berean, elkarrengandik ikasteko eta kezka nahiz esperientziak partekatzeko espazio aberasgarria izan nahi dute.

Ziur gaude familia eta ikastolaren arteko lankidetza sendoak gure seme-alaben hazkunde pertsonal, sozial eta akademikoan eragin positiboa duela. Horregatik, zuen parte-hartzea eta ekarpena oso garrantzitsuak dira guretzat.

Jarraian, lehen hiruhileko honetarako prestatu ditugun saioen informazioa aurkituko duzue:

1º saioa:

Gaia: Digitalizazio prozesua Axular Lizeoan
Noiz? Urriaren 27an, asteartea, arratsaldeko 16:45tan.
Non? Ikastolako azken solairuan.
Norentzat? Ikastolako familia guztientzat.
Hizlariak: HUHEZI fakultateko Amaia Arroyo eta Ane Zubizarreta eta Axular Lizeoko Zuzendaritza taldea.
Izena emateko galdetegi hau bete ezazue, mesedez.

2º saioa:

Gaia: Sexu-heziketa programaren lanketa familiekin
Noiz? Azaroren 5ean, osteguna, arratsaldeko 16:45tan.
Non? Ikastolako azken solairuan.
Norentzat? Bereziki DBH-BATX adineko seme-alabak dituzten familientzat, baina irekia da interesa izan dezakeen beste edozein familiarentzat ere.
Hizlariak: DBH-BATX etapan sexu heziketa programa ikasleekin aurrera eraman duten Sexune bulegoko hezitzaileak.
Izena emateko galdetegi hau bete ezazue, mesedez.


Zuen interesekoa izango delakoan, eskerrik asko zuen inplikazioagatik.

Zuzendaritza taldea