Gurasoen bisitak

Argazkian gurasoen bisita

DBH 4. mailako ikasleen gidaritzapean, 75 guraso inguru pasa dira ikastolako Bigarren Hezkuntzako espazioak egunean zehar orduroko txandatan bisitatzera. Gurasoek solairuan egindako berrikuntzez at, gure ikasleekin ideiak, iritziak eta bestelakoak partekatzeko aukera izan dute.

Bide batez, gure gazteek erakutsitako jarrera eta ilusioa goraipatu nahi dugu.

Aupa zuek, neska-mutilok!

Zuzendaritza Taldea