Ikasgela birtuala berritu dugu

Ikasgela Birtualaren irudia

Gure ikasgela birtuala Moodle aplikazioaren azker LTS bertsiora eguneratu dugu. Horri esker, konpetentzien ebaluazio sakonagoa egin daiteke, interfazea, diseinua eta irisgarritasuna hobetu dira eta, besteak beste, galdera mota eta jarduera modulu berriak dauzkagu.

Albistea, zalantzarik gabe, oso ona da gure hezkuntza-komunitatearentzat; izan ere, tresna teknologiko hau azken hamaika urtetan erabili ondoren 700 erabiltzaile eta 100 ikastaro baino gehiago baitauzkagu eta Euskalitek, Kalitaterako Euskal Iraskundeak, Axular Lizeoaren zerbitzu honi bi sari eman baitizkio.