Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek AXULAR KOOP proiektuaren baitan, Ikastolaren Egunean eskulanez hornitutako salmenta solidario-gunea jarri zuten frontoiaren sarreran.
Bertan bildutako diruarekin Espainiako Hiperplaxia Suprarrenal Kongenitoa elkarteari (200€) eta Palestinako herriari laguntzeko UNRWA Euskadi elkarteari (beste 220€) egin diegu ekarpena.
Ikastola osatzen dugun kide askori esker egin ahal izan dugu ekarpen hau, beraz eskerrik asko guztioi eta haria ez dadila eten!
Mila esker guztioi!