Nola hitz egin gaixotasunaz eta heriotzaz seme-alabekin

Amona eta bilobaren eskuak

Nola hitz egin dezakegu seme-alabekin gaixotasunaz eta heriotzaz? Hobe al da ez aipatu eta ezkutatzea? Nola adieraziko diegu aitona-amonen gainbehera fisiko edo kognitiboa? Nola lagundu dolu-prozesuan umeei eta nerabeei?

Matia Fundazioko psikologoa den Cristina Marquesek gai hauetaz aholku praktikoak emango ditu datorren asteazkenean, urtarrilaren 17an, 17:30ean, ikastolako areto nagusian izango den hitzaldi-kolokio batean.

Guraso Eskolako aurreko edizioetan gaiak piztu duen interesa eta aretoaren tamaina kontuan izanda, puntualtasuna aholkatzen dugu.

  • Esteka honetan Guraso Eskolako 80 hitzalditako laburpenak irakur ditzakezu.
  • Esteka honetan aurtengo Guraso Eskolako egitaraua ikus dezakezu.