Sakelako telefonoak, sare sozialak eta adingabekoak

Argazkian umeak sakelako telefonoekin

Zenbat gailu mugikor daukazu etxean? Zenbat erabiltzen dituzte zure seme-alabek? Sakelako telefonoaren erabileraz seme-alabei arauak ematerakoan zalantzarik ba al duzu? Interneten dagoen informazio eskergara sarbide zuzena izateari arriskutsu al deritzozu? Sakelako telefonoa izateko zein da adin egokia? Nola kontrolatu adingabekoak zer edukitara sartuko diren?

Zalantza horiei eta askoz gehiagori erantzuna emango diegu gailu mugikor, sare sozial eta adingabekoei buruzko hitzaldi praktikoan datorren maiatzaren 17an, asteazkena (MAIATZAREN 24RA ATZERATU DA!), 17:30etan ikastolako areto nagusian izango dena. Mertxe Gordillo pedagogo eta teknologian adituak hainbat eredu eta trikimailu erakutsiko ditu erabilera mailakatu, positibo eta adinari egokitua izan dadin. Hitzaldia erdaraz izan arren, galderak euskaraz egin ahal izango dira.

Beren telefonoak, baina gure arauak.

  • Esteka honetan Guraso Eskolako egutegia ikusiko duzu.
  • Hemen aurreko hitzaldi askoren laburpenak irakur ditzakezu.