TREBA gurasoak programa

TREBA gurasoak programa

TREBA Gurasoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Gazteriak gurasoen eskura jarri duen doako prestakuntza-ekimena da. Programak, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.

Otsailaren 7an garatuko den tailerraren iguruko informazioa ondorengoa da:

  • TAILERRA: Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen
    • Trebatzailea: Leyre Cano
    • Data: Otsailaren 7an, 17:30ean
    • Lekua: Martutene Gaztelekua (Martutene pasealekua 48)
    • Hartzaileak: Haur eta Nerabeen gurasoentzat
    • Hizkuntza: Euskaraz

Ez da izen-ematerik gauzatuko eta sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte.

Anima zaitez!