TREBA gurasoak programa

TREBA gurasoak programa

TREBA Gurasoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Gazteriak gurasoen eskura jarri duen doako prestakuntza-ekimena da. Programak, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.

Jarraian martxoaren 5ean garatuko den hitzaldiaren iguruko informazioa helarazten dizuegu:

  • HITZALDIA: Zer egin dezakegu gure haurrek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten?
    • Trebatzailea: Eider Goiburu
    • Data: Martxoaren 5ean, 17:30ean
    • Lekua: Okendo Kultur Etxea (Nafarroa etorbidea 7)
    • Hartzaileak: Haurren gurasoentzat
    • Hizkuntza: Gaztelaniaz

Ez da izen-ematerik gauzatuko eta sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte.

Anima zaitez!