Aitona-amonentzako Gabonetako Jaialdia

Aitona-amonentzako Gabonetako Jaialdia

Gero Axular Dantza Taldeak eta Batxilergoko lehen mailako ikasle boluntarioek antolatzen duten Aitona-amonentzako Gabonetako Jaialdia Zorroagako Elizan abenduaren 15ean, igandea, 10:30ean ospatuko dugu.

Ohi denez, Matia Fundazioko eta Zorroagako egoiliarrez gain, ikastolako familien aitona-amonak ere gonbidatuta daude. Kudeaketa errazte aldera, etorri nahi duzuenoi esteka honetako inprimakia betetzea eskertuko genizueke. 

Anima zaitezte, gure nagusiek merezi dute-eta!

Gure boluntariotza-programaz gehiago jakiteko, egizu klik hemen

Gero Axular Dantza Talderen webgunea esteka honetan bisita dezakezu. 

Matia Fundazioaz gehiago jakiteko, sakatu hemen .