Axular, UNICEF eta EITBk haurren digitalizazioari buruzko eztabaida bultzatu dute

Axular, UNICEF eta EITBk haurren digitalizazioari buruzko eztabaida bultzatu dute

UNICEF -ek, EITBk eta Axular Lizeoko Axular News komunikazio taldeak ekimen berezia jarri dute martxan Haurren Nazioarteko Egunaren harira. Axularreko ikasleek kalean egin dute galdeketa, EITB2ko mikrofonoarekin, haurren digitalizazioari buruz herritarren iritzia jasotzeko. Galdeketak hainbat gai jorratzen ditu: gehiegizko esposizioa, aplikazioen erabilera eta ingurune digitalak adingabeei dakartzan erronkak. Ekimena gizartean eztabaida sustatzeko eta gazteei euren eskubideak defendatzeko ahotsa emateko sortu da. UNICEFek azpimarratu du haurrek ingurune digital seguru, arduratsu eta orekatu bat izan behar dutela.

EITBk ikasleak lagundu ditu, haien hausnarketak zabaltzeko espazioa eskainiz. Galdeketa berezia gaur, azaroak 20, “Quédate Euskadi” (EITB2) saioan emitituko da, 19:00etan hasita.