Baratze pedagogikoa martxan

Argazkietan umeak baratzean

Ikastolako baratze pedagogikoa martxan da eta, horretarako, ezinbestekoa dugu ikasleen lana.

Aurten eta kurtso bukaera arte Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak izango dira baratzeko arduradunak. Irudian ikusten denez, lanean gogor dabiltza.

Aurreko astean azkeneko landareak erein zituzten eta datozen asteotan ureztatu, belar txarrak kendu eta baratzearen zaintza orokorraz arduratuko dira.