Pasa den ostiralean Axular Lizeoa Ikastolako ikasle guztiek dohaitza helburutzat duten gutun-azalak jaso zituzten etxera eramateko. Dirua lortzearen helburua haurren gaixotasunen aurka lan egiten duen irabazi asmorik gabeko elkarte bati laguntzeko da eta gutun-azal horiek azaroaren 15ean, ostirala baita ere, jasoko dira gehienez.
Zein da elkartea eta zergatik idea hau? Ikus kanpaina.
DBH3. mailako ikasleek kanpaina solidario bat prestatu dute Juneren Hegoak irabazi asmorik gabeko elkarteari laguntzeko. Kanpaina diseinatzeak 2-3 astetako lana suposatu die eta bi entitateen arteko elkarlana posible izan zedin, idazkaritza, koordinazioa eta Juneren Hegoakeko bi arduradunekin harremanetan egon dira. Laguntza ematearen ideia PROI izeneko irakasgaitik jaio da, Garapen Iraunkorreko Helburuak aztertu ostean, alderdi sozialean eragingo duen irabazi asmorik gabeko elkarte desberdinak aztertu eta gure ingururako aberasgarria den elkarte apropos bat erabaki dute.
Kanpaina solidario honetan parte hartzera animatzen zaituztegu!