Garbiñe Ubeda idazlea gure artean

Garbiñe Ubeda idazlea gure artean

Abenduaren 17an Garbiñe Ubeda idazlea gure artean izan genuen eta "Esanezinak" eleberriaren inguruan ikasleekin solasean aritu zen. Lehenik, Kultur Taldeko ikasleek idazlearen aurkezpena egin zuten. Jarraian, liburuan oinarritutako booktrailerra ikusteko aukera izan genuen, eta azkenik, batxiler 1eko zenbait ikaslek Esanezinak eleberriaren jarraipena liburu formatuan eman zioten opari gisa.

Idazleak bere esker ona adierazi zien eta ordubetez aritu zen ikasleen galderak erantzuten.