Gure ikasleak EA21 foroan

Maiatzaren 28ean, gure sei ikaslek, beste 30 ikastetxeetako ikasleekin batera, ikasturtean landutako ITSASOA gaiari loturiko eskaerak plazaratu dizkiete Donostiako udaletxean alkate eta zinegotziei.

Ekintza horrekin EA21ean landutakoa praktikan jarri eta etorkizunerako ITSASO jasangarri bat izateko urratsa eman dugu.

Hurrengo ikasturtearen hasieran udaletxeko arduradunek gure eskaerei eman dieten erantzuna jasoko dugu.

Axular Lizeoko Ingurumen Batzordea