Ikasle ingelesak gure artean

Argazkia trukaketako ikasleak

Trukaketa programaren barruan urriaren 24tik 30era Bancroft's School ikastetxeko ikasle talde bat gure artean izan da, DBH 4. mailako ikasleekin trukaketa eginez.

Essex-eko (London ekialdea) ikasleek egonaldia aprobetxatu zuten gaztelera praktikatu, gure herria ezagutu eta hemengo ikasleen familiekin elkarbizitzeko.

Gure ikasleak Ingalaterrara martxoan joango dira.