Ikasleak Nobel sarituekin

Irudian, ezkerretik hasita, Izei Mugica, Olatz Gonzalez, Jocelyn Bell Burnell, Mikel Smithers, Jon Aztiria, Itziar Inza eta Pili Merino

Irailak 28an Batxilergoko Izei Mugica, Olatz Gonzalez, Mikel Smithers, Jon Aztiria eta Itziar Inza ikasleak Pili Merino fisikako irakaslearekin Bilbon izan zen "Nobel Sariekin topaketetara" joan ziren.

Argazkian ikasleak eta irakaslea Martin Karplus (2013ko Kimikako Nobel Saria) eta Jocelyn Bell Burnell (astrofisikoa) agertzen dira. Topaketan bi zientzialari horiez gain, Claude Cohen-Tannoudji (1997ko Fisikako Nobel Saria) ere izan zan.

Puntako zientzialariok hainbat ikastetxetako ikasleen galderak erantzun zituzten. Saioa Pedro Miguel Etxenikek gidatu zuen.