Ostiralean Inauteriak ospatu genituen Axular Lizeoan.
Goizean eta ohikoa den moduan, HHkoen txanda izan zen. Eguraldiak lagundu ez zuenez, gure txikiek ezin izan zuten auzko desfilean parte hartu, baina mozorrotuta frontoiko ospakizunean gogotsu dantzatu zuten. Ipotxak, untxiak, txakurtxoak... denetatik izan genuen!
Arratsaldean, Lehen Hezkuntzako ikasleak frontoian bildu eta inauterietaz gozatu zuten.
Giro polita izan genuen gure artean eta bai haurrek baita ikastolako langileek ere primeran pasa genuen.
Gora Axularreko Inauteriak!