Konfiantzaren pedagogiaz ikastaroa

Ikastaroaren une bat

Axular Lizeoko irakasle-talde bat konfiantzaren pedagogiari buruzko ikastaro trinko batean parte hartzen ari da Donostiako Eureka! Zientzia Museoan, Laskorain, Arizmendi, Orio eta Anoetako irakasleekin batera.

Ikastaroa Arizmendi ikastolako Amaia Anterok ematen du, Arizmendi konfiantzaren pedagogian aintzindaria baita.

Eureka! Zientzia Museoari bere instalazioak eskaintzeagatik eskerrak eman nahi dizkiogu, horien ezean ezingo baikenukeen ikastaroa talde handian antolatu nahitaezko distantzia- zein aireztapen-arauak betez. Eskerrik asko!