Santa Ageda bezpera ikastolan

Santa Ageda bezpera ikastolan

Tradizioari eutsiz, ikastola makilen erritmoaren soinuaz bete da. Lehen Hezkuntzako umeek Santa Ageda bezperako kopla tradizionalak kantatu dituzte eta bide batez, zuzendariari eskaerak egin dizkiote. Ondoren, auzora atera eta Hirudamatxo plazan Aiete Ikastetxeko ikasleekin elkartu dira. 

Negu eskea (Dios Te Salve doinuarekin)

Dios té salve ongi étorri,
Gabon Jáinkoak dielá.
Legeárekin kunpli dézagun
Santa Ágeda bezperá

Kirol desberdinak egiteko
nahi genuke hau eskatu
Jolas bakoitzean aritzeko
eremu handia sortu

Areto dotorea nahi dugu
hemen filmak ikusteko
Eserlekuak atzera bota
eta txutxeak jateko

Dios té salve ongi étorri,
Gabon Jáinkoak dielá.
Legeárekin kunpli dézagun
Santa Ágeda bezperá

Txuri-Urdinen patinatzera
nahi dugu guk denok joan
izotz gainean irrist eginez
ikasi lagun artean

Kaixo zer moduz zuzendaria
hau da maitatzen duguna
eskatzen dugu behingoz kentzea
baloi gabeko eguna

Dios té salve ongi étorri,
Gabon Jáinkoak dielá.
Legeárekin kunpli dézagun
Santa Ágeda bezperá