Scratch Eguna Tabakaleran

Argazkian Tabakalerako tailerra

Larunbatean, maiatzak 14, Scratch eguna ospatu zen munduan zehar, baita Tabakaleran ere. Bertan izan ginen gure esperientzia azaltzen irakasleentzat antolatu zen tailer batean.

Scratchek hezkuntzan duen garrantzia eta erabilera erakustea zuen helburu lantegi honek. Irakasgai desberdinetarako eskeintzen dituen aukerak ikusi, tresna bera ezagutu eta ikasgelan Scratch irakasteko metodologia erakutsi genuen. Hori guztia adibide praktiko eta norberaren esperientziatik abiatuz.