Gure ikaskide holandarrak bueltan dira dagoeneko. Pasa den astean DBH4.mailako familien etxeetan egon ziren eta gure ikasleekin batera, gure inguruneaz eta tradizioez disfrutatzeko aukera izan zuten: Donostiako Udaletxean alkateak harrera egin zien, Igeldora igo ziren, Bilbon ere egon ziren Gugghenheim museoan eta San Pedro eta Hondarribi bezalako hirietan ere ekintza desberdinak egiteko aukera izan zuten. Asteari amaiera emateko piraguan atera ziren DBH4.mailako ikasle guztiekin. Egun zoragarriak pasa ditugu elkarrekin!
Esteka honetan ikastolako trukaketa-programaz informazio gehiago aurkituko duzu.