Aitona-amonentzako gabonetako jaialdia

Aitona-amonentzako gabonetako jaialdia

Gero Axular Dantza Taldeak eta Batxilergoko lehen mailako ikasle boluntarioek antolatzen duten aitona-amonentzako gabonetako jaialdia berreskuratzen dugula poz handiz iragartzen dugu.

Pandemia dela-eta bi urtez eten ondoren, 1997an sortu zen ekimen honi berriro ekingo diogu, baina prebentzio-neurri batzuekin:

  • Muxukoa derrigorrezkoa izango da.
  • Ez dugu meriendarik banatuko.

Jaialdia abenduaren 22an 17:15ean izango da. Matia Fundazioko eta Zorroagako egoiliarrez gain, ikastolako familien aitona-amonak ere gonbidatuta daude. Lekua mugatua denez, erreserba derrigorrezkoa da. Esteka honetan egin dezakezue.

Anima zaitezte, gure nagusiek merezi dute-eta!

  • Gure boluntariotza-programaz gehiago jakiteko, egizu klik hemen.
  • Esteka honetan Gero Axular Dantza Taldeko webgunea ikus dezakezu.