DravetTzari proiektu solidarioa

DravetTzari proiektu solidarioa

DravetTzari proiektua errealitate bihurtzen ari da, izan ere ostirala 18 bere inaugurazioa ospatuko dugu. DravetTzari Dravet sindromea duen 15 urteko dantzari bat da. Haren historiak sindrome horri buruzko kontzientziazioa sortzen eta kultura inklusiboa sustatzen lagunduko digu.

Euskal kulturak, jatorri eta interes desberdinetako eragileen ekarpenak batzen direnean, gizarte-eraldaketarako elementu gisa dituen aukerak azpimarratzeko ere balio du.

Ostirala 18, arratsaldeko 18:30ean, Kutxa Kultur plazan (Tabakalera eraikineko 4. solairua) DravetTzari inaugurazio ofiziala egingo da. Sarrera-txartelak hemen eskura ditzakezu.

Gainera, Euskal jantzi tradizionalen erakusketaz goza dezakezue 2021eko urtarrilaren 6ra arte eta gure proiektu solidarioaz gehiago jakin. #dotorejantzi da proiektu berri hau barne hartzen duen ekimena. Azken helburua baserritar jantziari balioa ematea da. Horretarako, San Tomas egunean janzteko gonbidapena luzatzen da, tradizioa indartzeko, jantzi tradizionalaren kultura zabaltzeko eta jantziaren diseinua bultzatzeko. Ez galdu!

Esteka honetan Gero Axular Dantza Taldearen webgunea bisita dezakezu.

Hemen Dravet sindromeaz informazioa aurkituko duzu, baita gaixotasunaren aurkako borrokan laguntzeko moduez ere.