Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko eguna dela-eta, ekintza hauetaz guztiez gozatu ahal izango dugu:
- Goizean zehar ikastola osoko ikasleek “EUSKARA GURE ALTXORRA” hormairudia osatuko dugu koloretako arrainekin.
 - HHko haurrak Txiki-Parkera joango dira, Argitxok gonbidatuta.
 - Matiako Izako zentroko egoiliarren eta ikastolako ikasleen arteko aulki gurpildunen gaineko saskibaloi eta boccia partidak eta aulki gaineko slaloma izango dira frontoian.
 - Julen Larrañaga surflari euskaldunaren hitzaldia areto nagusian LH3-LH6 bitartekoentzat.
 - DBHko ikasleek antzerkia egingo dute HHko ikasleentzat.
 - Amaia Garmendiaren ipuin kontaketa LHko txikienentzat.
 - Mihiluze jolasean arituko dira DBH3 eta DBH4ko ikasleak.
 - Batxilergoko ikasleak Antzerkia ikustera joango dira Antzoki Zaharrera.
 - Eta beste hamaika jarduera: Euskaraokea, mahai-jokoak, denborapasak...
 
Axularreko Euskaraz Bizi Taldea