Gero Axular Taldearen joskintza-tailerra

Gero Axular Taldearen joskintza-tailerra

Eguberriak uste baino hurbilago daude, eta horregatik da une egokia jantzi tradizionalak berritzeko, egun berezi horietan prest egoteko.

Iaz joskintza tailerrarekin izandako harrera onaren ondoren, beste ikastaro bat prestatzea erabaki dugu: nola diseinatu eta josi Euskal jantzi tradizionala (gona eta mantala).

Non? Aiete Kultur Etxea

Noiz? Urriaren 17, 24, 31 eta azaroaren 7, 14, 21 eta 28an

Izena emateko epea ostegunean amaitzen da, ez galdu aukera emakumeen jantziaren gona eta mantala egiteko.

Parte hartzaileek joskintzako oinarrizko ezagutzak izan beharko dituzte eta une oro izango dute jostun eta diseinatzaile baten laguntza.

Izen-ematea Donostia Kulturaren webgunean edo Kultur etxeetan egin daiteke.

Gero Axular Dantza Taldearen webgunea esteka honetan bisitatzera gonbidatzen zaitugu.