Geroren bidaiak

Bidaietako argazkiak

Euskal kultura atzerrira ireki nahian, Gero Axular dantza taldeak 120 pertsona mugituz hiru bidaia egin ditu uda honetan. Gure haurrek besteen kultura ikasi ete errespetatzeko eta geure kultura munduan zabaltzeko. Beste herrialdetako adin bereko gazteekin dantzak, kantak eta jolasak konpartitu dituzte.

Ideia horrekin ekainaren 27an DBH 1 eta 2 ko dantzariak Donostiatik irten eta Greziako Naousa jaialdira abiatu ziren. 14 egun ondoren uztailaren 10 bueltatu ziren. Greziako jaialdi horretan, Argentina, Serbia, Txipre eta Greziako taldeekin oholtzetara igo ziren. Gure dantzariak Argentinako taldeko dantzariekin egin zute harreman estuenak. Beraiekin dantzatu, jolastu, mintzatu eta barreak egin zituzten.

LH 5 eta LH 6ko dantzariak Alemaniako Burg Lugbistein-en egiten den Eurowoche jaialdira abiatu ziren uztailaren 23an eta abuztuaren 3an itzuli ziren. Oso Jaialdi berezia da hau, 2. Gerra amaitutakoan sortutako jaialdia da eta Europako kultura eta pertsonak elkartzea du helburu. Horretarako prestatua dago egonaldi hau. 12 egun hauetan bakoitzaren kultura eta historia erakustaez aparte, elkarren arteko jokoak, lanak eta erlazioak erabateko garrantzia hartzen dute. Bertan Bulgaria, Alemania, Eslobakia eta Euskal Herriak parte hartu zuen.

Eta azkenik DBH 3tik gorako dantzariak Kanariaseko Tenerifera joan ziren abuztuaren 21etik 31ra. Tenerifeko hainbat jaialdi eta herritan dantzatu dute. Medano eta Tejinako jaialdietan 2000 ikusle inguru izan genituen. Antolatzaileen hitzetan, urteetan lortu ez dena lortu genuen, ikusleak txaloka zutitzea. Bisak dantzatu behar izan genituen.

 

Gero Axular Dantza Taldea