Gure ikasleak Hiritartasun Digitalaren Kongresuan

DBH 3. eta 4. mailako ikasleak diren Naroa Aztiria, Peru Erroizenea, Carla Kortabitarte, Martin Leturia eta Paula Pérezek parte hartu zuten Kursaalen ospatu zen Hiritartasun Digitalaren Kongresuan.

"Smartphone eta nerabeak, aukera ala mehatxua?" izenburuko mahai inguruaren sarrera egin zuten euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, beraiek egindako ikerketa txiki baten emaitzak erakutsiz.

Donostian bi egunez ospatu den kongresu honetan informazio- eta komunikazio-teknologia berrien etorkizunaz hausnarketa egin dute, besteak beste, Paul Mockapetris, interneteko aita bat, Francisco Polo (hiritarren ekintzaletasun plataformaren sortzailea), Javier Arias (Google+-eko Europako arduraduna), Sebastián Muriel (Tuenti), Garh Holsinger (Klout-eko presidente-ordea) edo Leila Nachawati-k (Giza Eskubideen aldeko ekintzaile eta komunikazio-estrategiatan aditua).

Album honetan irudi gehiago ikusiko dituzu.