Matia Fundazioa #100fluencers ekimena bultzatzen ari da gure ikastola partaide den MatiaZaleak bolondres-sarearen bidez.
Ekimenak gizartea mundu digitalaren parte izatearen garrantziaz kontzientziatzea sustatzen du eta, era berean, zahartzearen kontzeptuari balioa ematea, ikuspegi positibo batetik.
#100fluencers-ek hiru bloke ditu:
- Zahartzea nola etiketatzen dugun eta nola tratatzen dugun hedabide digitaletan jakiteko ikerketa.
- Sentsibilizazio-kanpaina bat, gai honi buruz denok apur bat kontzienteago izan gaitezen.
- Adinekoen gaikuntza digitalerako eta eten digitala murrizteko bitartekoak bilatzea.
Esteka honetan informazio-bideoak eta kolaboratzeko moduak aurkituko dituzu.
Anima zaitez, merezi du-eta!