2 eta 3 urtekoen espazio berriak

2 eta 3 urtekoen espazio berriak

Axular Lizeoak bere hezkuntza proiektuaren garapenarekin aurrera jarraitzen du, ikasteko eta irakasteko modu berriei erantzuteko diseinatutako espazio berriak martxan jarriz. Helburua argia da: ikasleen beharrei egokitutako ingurune malguak, irekiak eta berritzaileak eskaintzea. 

Espazio horiek lankidetza, autonomia, sormena eta ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzeko pentsatu dira, Axular Lizeoaren hezkuntza eredua indartuz eta etorkizuneko erronkei prestatzeko bidean urrats berri bat emanez.

Diario Vascok argitaratu berri duen albistea hemen irakur dezakezue.