Axular Lizeoa Egurraren II. Astean

Irudian astearen kartela

Axular Lizeoak BaskEgur-ek, Euskadiko Egurraren Elkarteak, antolatutako Egurraren II. Astean parte hartukodu. Konkretuki, urriaren 17an, astelehena, gure ikasleei hainbat ekitaldi eskainiko zaizkie "Haurrek basoarekin eta egurrarekin duten harremana". Ekitaldiotan basoa eta egurraren kudeaketaz ikasiko dute, baita Euskadiko lehen eta bigarren transformazioan egindako produktuez ere.

Dokumentu honetan zehazten diren eta urriaren 15 eta 23 artean izango diren ekitaldietako bat da.

Hemendik BaskEgur-i eskerrak eman nahi dizkiogu gure hezkuntza-komunitateari aukera polit hau eskaintzeagatik.