Aiete konpostaguneko ate irekien eguna

Irudian konpostagunea

Donostian 9 auzo konpostagune daude martxan, eta, guztira, 95 familiak parte hartzen ari dira.

Konpostaguneei esker, biohondakin tona batzuk ohiko zabor bilketatik kanpo gelditzen dira. Baina konpostaguneek sentsibilizazio eta heziketa funtzio bat ere bete nahi dute, herritarrak hondakinen arazoaz eta irtenbideez jabe daitezen.

Horregatik, udalak konpostaguneak erakutsi nahi ditu, eta datorren larunbaterako, azaroak 19, Aieteko auzo konpostaguneko ate irekieen eguna antolatu du.

Informazio gehiago dokumentu honetan

Axular Lizeoko Eskola Agenda 21eko Ingurumen Batzordea