Lehendik ikastolan anai-arrebak dituzten eta 2024.urtean (2 urteko gelarako) edo 2014.urtean (DBH1. mailarako) jaiotako haurrentzat izena emateko epea irekita dago. Epe bakarra izango da, urriaren 6tik 13ra.
Matrikula egiteko ekarri behar den dokumentazioa ondorengoa da:
- Familia liburuaren fotokopia (osoa) edo jaiotze erregistroa
- Gurasoen NANaren fotokopia
- Ikastolako sarrerako inprimakia eta datuen babeserako lege dokumentua beteta (idazkaritzan jaso ditzakezuena)
Beste urteetan jaiotako anai-arreben matrikuletarako (batxilergorako izan ezik, epea aurrerago izango baita), jar zaitezte gurekin harremanetan.
Edozein zalantza izanez gero, deitu idazkaritzara (943316066) goizeko 8:00etatik 17:30era.