Apoyo Dravet eta gure Garapen Gela Ermuako Serious Games Camp topaketan

Ermuako Serious Games Camp-eko kartela

Urtarrilaren 25ean Ermuan Serious Games Camp ospatu zen, enpresa, erakunde, elkarte eta adituen topaketa serious games direlakoen inguruan. Serious Games izenekoak (jolas serioak) jolasen teknikak aplikatzean dautza motibazio handiagoa lortzearren, hainbat helburutarako, hala nola, ezagupen berriak barneratzea, gaixotasunen tratamendua edo ohitura osasungarriak zabaltzea.

Osasun, hezkuntza edo formazio korporatiboaren eremuetan jolas serioak datozen urteotan garapen handia izatea espero da.

Ekitaldian Apoyo Dravet elkarteak, besteak beste, Axularrekin batera aurrera daraman Garapen Gela aurkeztu zuen.