Ariketa funtzionaleko areto berria

Aretoko kartelak

Fortuna Kultur Elkarteko lagunek Pio Baroja Polikiroldegian ariketa funtzionaleko areto berria estreinatuko dela jakinarazi digute.

Areto berriko ikastaroak urtarrilean hasiko diren arren, abenduaren 16 eta 18an doako hainbat masterclass izango dira. 16an korrikalari eta mendizaleentzako saioa 9:00etan izango da, eta eskalatzaileentzakoa 10:30ean. 18an bulegoko langileentzako saioa 18:00etan izango da eta 55 urtetiko gorakoentzakoa 19:15ean.

Informazio gehiago E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta-helbidean eta 943214900 telefonoan astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00ak arte.