Axular enpresetako lasterketan

Argazkian gure korrikalarien taldea

Aurten ere Axularreko langile-talde batek Enpresetako Lasterketan parte hartuko du. Maiatzaren 7an izango da Donostian. Argazkiko gure ordezkariek 8,5 kilometroko lasterketa egingo dute gure ikastola sasoian dagoela erakutsiz.

Animatu nahi badituzu, goizeko 10:00etan Alderdi Ederretik abiatuko dira. Ibilbidea, ordutegiak eta zehaztasun guztiak helbide honetan aurkituko dituzu

Aupa Axular!