Batxilergo Tituluak

Irudian diploma

2013-14 ikasturtean bukatu zuten ikasleen batxilergo tituluak jasotzeko prest daude Hernaniko Institutuan. Titulua jasotzera eskatzaileak joan behar du, bere NANa aurkeztuz. Titularrak berak jasotzea ezinezkoa izango balu, www.hernanibhi.com webgunean, idazkaritza atalean, jasotzeko baimena dago. Hauxe da Hernaniko institutuko idazkaritza-ordutegia:

  • Astelehena, asteartea eta osteguna: 8:30 - 16:00
  • Asteazkena eta ostirala: 8:30 – 14:30